miércoles, 17 de noviembre de 2010

BLOGEN APLIKAZIO DIDAKTIKOA

Aurten, ikasi dugu nola egiten den blog bat eta zertarako erabili dezakegun gure
etorkizunean ikasle bezala. Egia esanda, teknologia berriei buruzko klaseak hasi baino
lehen ez nuen pentsatzen blogak eskolarako erabili zezaketela, baina orain
zenbait blog didaktiko eta guk gurea eraiki eta gero ikusi dut nola
blogak erabili daitezke klasean zenbait arloetarako; irakasleentzako, ikasleentzako
publikazioak egiteko, klaseko egunkaria egiteko...

Klasean mota honetako teknologia berriak erabiltzea lagungarria izan daiteke ikasleentzako
eta irakasleentzako ere bai, blogen bitartzez informazio trukea egin dezakete, iritziak eta ariketak
landu dezakete. Hortaz aparte, gustatuko litzaidake esatea oso garrantzitsua dela irakasleen
teknologia berrien lanketa hezkuntzarako, batez ere gaur egungo gizartean.

ETEN DIGITALA

Irakurritako testu honetan ikusi dugu nola gizartean ETEN DIGITALA ematen den,
eten digital hau ematen da munduko zenbait lekutan, baina eten hau ez da orain sortukoa,
beti egon dira eten digitalak. Eten digital honek esan nahi du munduan zehar badaudela
pertsonak sarera konektatzen ez direla eta horrek teknologien erabileran huts bat sortzen
du, adibidez; zenbait gurasoek ez dakite ordenagailua erabili, beraz, interneta ere ez, horrek
hutsak sortzen ditu teknologien erabileran. Hau ere bai ematen da irakaskuntzan, irakasle askok
ez dakite ordenagailuekin ibiltzea eta horrek nabaritzen da deituriko eten digital horretan.
Eten digital hau zenbait gauzetatik ematen da:

** EKONOMIKOA: hau izan daiteke gauzarik garrantzitsueneko bat, batez ere lurralde
guztiak ez daukate kantitate ekonomiko berdinak eta horrez gain batzuk ezin dute teknologia
berri hauek barneratzea beraien lurraldeetan, eta horrek eragiten du eten digitala. Eten honen
barruan bi desberdintzen dira: gogorra eta biguna, Biguna: konpondu daitekena eta gogorra
konponezina dena.

** SOZIALA: honen arabera gertatzen dena da lurralde guztietan ez dela era berean edo aldi
berean teknologia berriak ailegatzen, beraz, zenbait lurraldeetan teknologien erabilera lehenago
ailegatzen dira eta horrek maila sozialean nabaritzen da.

**HEZKUNTZA: Hezkuntzaren arloan nabari daiteke irakasleen eta ikasleen arteko trebetasunak
teknologia berriekin ibiltzeko, gaur egun ikasleek teknologia berriekin lotura handiak dituzte eta
dituzten jakintzak askotan irakasleenak baino handiagoak dira.

** HIZKUNTZA: Teknologia berriak erabiltzeko hizkuntz nagusiena edo menperatzailea ingelesa da,
orduan teknologia berriak erabiltzeko ingelesa jakitea beharrezkoa da, honek arazo bat ere
izan daiteke; gende asko ez dakielako ingelesaz mintzatzen.

** GENERAZIOAK: Adinen arteko desberdintasunak ikusgarriak dira, segun zein hamarkadan
jaio garen eten digitala bizi dugu edo ez.

** GENEROAK: inkesta batzuen arabera teknologia berrien erabilera gizonezkoetan emakume baino
gehiago ematen da, hau da gizonak gehiago erabiltzen dituzte.

**FISIKO ETA PSIKIKO:  teknologia berriak ez dute ikasle guztiek era berean erabiltzen ezta
eskoletan ere ez.

Amaitzeko esango nuke eskoletan aldaketak egin behar direla teknologia berrien erabilera bultzatzeko,
beharrezkoa litzateke ikasleek espezializatzea arlo honetan klaseak emateko eta ikasleen mailara hurbiltzeko
eta gauza berriak irakasteko.

lunes, 8 de noviembre de 2010

miércoles, 3 de noviembre de 2010

TEKNOLOGIA BERRIAK GIZARTEAN

Denok dakigunez, gaur egun teknologia berriak gizartean oso garrantzitsuak dira eta denetariko erabiltzen ditugu, bai lanerako, bai ikasketetarako eta beste zenbait gauzetarako.
Duela urte batzuk interneta gizartearen inguruan ez zen baino gauza bat gende diruduentzako, baina gaur egun, edonork erabili dezake, eta ez hori bakarrik, baizik eta edonon eta edonoik konektatu dezakegu.
Baina guzti hau ez da interneta duen gauza on bakarra, gehiago daude; adibidez: guk nahi ditugun gauzak ikusi dezakegu, pelikulak, musika, egunkariak, irudiak...
Gainera mundu osoko lekuekin konektatu dezakegu, eta beste lekuen berriak jaso dezakegu mundua nola
dagoen jakinarazteko.
Laburtzen, esatea interneta gaur egun beharrezkoa dela eta abantaila betetaz dagoela, beraz, ANIMA ZAITEZTE INTERNETA ERABILTZERA!

jueves, 28 de octubre de 2010

PROMETEUS

ZERI BURUZ DOA BIDEOA?

Ikusi dugun bideo honetan, teknologia berriak gizartean duten eragina erakusten digu.
Gaur egun, interneta gure bizitza barne dago eta guztiek erabiltzen dugun komunikabide bat da,
bideoan azaltzen da nola interneta poliki-poliki beste komunikabideen desagerpena eragingo duen,
adibidez; gaur egun telebista internetan ikus dezakegu, irratia entzun, egunkariak irakurri....
Gainera gu geu gara interneta sortzen edo eraikitzen dugunak, hau da; guk gauza asko sortu dezakegu
internetaren bidez: blogak, argazkiak ipini.. beraz, internetari esker guk ikusi, entzun edo irakurri dezakegu nahi duguna.
Bideoan esaten duenez urte batzuk pasa ondoren, Prometeus izango dela interneta edo teknologia berri honen "gidaria".

lunes, 18 de octubre de 2010

Zer da Web 2.0 ???

Zer da?

Web 2.0 sare soziala moduko izango litzateke, Web 2.0 sortu baino lehen Web 1.0 erabiltzen genuen.Web 1.0n webmasterrak ziren sare soziala antolatzen zituztenak, baina gaur egun 2.0rekin GUK gara sarea egituratzen duguna, hau da, gauzak birmoldatu, web orri berriak eraiki, blogak egin...

Aplikazioak

Mikromedioak, Podcast, Wikia, RSS, Ajax...
Web 2.0-ko eraginak: interneta, beste komunikabideekin aldeak sortu ditu, hau da,bata besteak baino gehiago erabiltzen dira. Adibidez; egunkari bat erosten dugu eta berriak izateko hurrengo egunera arte ixaron behar, baina, itenrnetari esker berriak izan dezakegu 2 minuturo.

Ondorioak (kulturan, gizartean eta eskolan)

Web 2.0 dituen eraginak hurrengoak dira; interneta erabiltzen dugunean orain guk erabaki dezakegu nolakoak izan behar diren guk bisitatzen ditugun lekuak, egitura, diseinua...
Beraz honen bitartez gendea erlaziona daiteke elkarren artean eta informazioa trukatu dezakete.
Eskolan, ikasleek ikasi dezakete teknologia berriak erabiltzen, bai blogak diseinatzen, web orriak bisitatzen...

Iritzi pertsonala

Nire ustez Web 2.0ren asmakuntza oso baliagarria izan da gaur egungo mundurako, honen bitartez pertsonak erlazionatu dezakegu errezago munduko parte guztiekin eta gure informazioa trukatu dezakegu besteekin modu azkarragoan.