miércoles, 17 de noviembre de 2010

ETEN DIGITALA

Irakurritako testu honetan ikusi dugu nola gizartean ETEN DIGITALA ematen den,
eten digital hau ematen da munduko zenbait lekutan, baina eten hau ez da orain sortukoa,
beti egon dira eten digitalak. Eten digital honek esan nahi du munduan zehar badaudela
pertsonak sarera konektatzen ez direla eta horrek teknologien erabileran huts bat sortzen
du, adibidez; zenbait gurasoek ez dakite ordenagailua erabili, beraz, interneta ere ez, horrek
hutsak sortzen ditu teknologien erabileran. Hau ere bai ematen da irakaskuntzan, irakasle askok
ez dakite ordenagailuekin ibiltzea eta horrek nabaritzen da deituriko eten digital horretan.
Eten digital hau zenbait gauzetatik ematen da:

** EKONOMIKOA: hau izan daiteke gauzarik garrantzitsueneko bat, batez ere lurralde
guztiak ez daukate kantitate ekonomiko berdinak eta horrez gain batzuk ezin dute teknologia
berri hauek barneratzea beraien lurraldeetan, eta horrek eragiten du eten digitala. Eten honen
barruan bi desberdintzen dira: gogorra eta biguna, Biguna: konpondu daitekena eta gogorra
konponezina dena.

** SOZIALA: honen arabera gertatzen dena da lurralde guztietan ez dela era berean edo aldi
berean teknologia berriak ailegatzen, beraz, zenbait lurraldeetan teknologien erabilera lehenago
ailegatzen dira eta horrek maila sozialean nabaritzen da.

**HEZKUNTZA: Hezkuntzaren arloan nabari daiteke irakasleen eta ikasleen arteko trebetasunak
teknologia berriekin ibiltzeko, gaur egun ikasleek teknologia berriekin lotura handiak dituzte eta
dituzten jakintzak askotan irakasleenak baino handiagoak dira.

** HIZKUNTZA: Teknologia berriak erabiltzeko hizkuntz nagusiena edo menperatzailea ingelesa da,
orduan teknologia berriak erabiltzeko ingelesa jakitea beharrezkoa da, honek arazo bat ere
izan daiteke; gende asko ez dakielako ingelesaz mintzatzen.

** GENERAZIOAK: Adinen arteko desberdintasunak ikusgarriak dira, segun zein hamarkadan
jaio garen eten digitala bizi dugu edo ez.

** GENEROAK: inkesta batzuen arabera teknologia berrien erabilera gizonezkoetan emakume baino
gehiago ematen da, hau da gizonak gehiago erabiltzen dituzte.

**FISIKO ETA PSIKIKO:  teknologia berriak ez dute ikasle guztiek era berean erabiltzen ezta
eskoletan ere ez.

Amaitzeko esango nuke eskoletan aldaketak egin behar direla teknologia berrien erabilera bultzatzeko,
beharrezkoa litzateke ikasleek espezializatzea arlo honetan klaseak emateko eta ikasleen mailara hurbiltzeko
eta gauza berriak irakasteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario